Zergatik kotoi organikoa?
Kotoi organikoaren laborantzan ez dira inoiz erabiltzen genetikoki eraldatutako haziak.
Kotoi arrunta: Bere laborantzarako erabiltzen diren hazien %70 genetikoi eraldatuta daude. Beraz, kotoi arrunta, izatez, kotoi transgenikoa da.
Lurrari ez zaio pestizidarik botatzen ezta produktu edota substantzia kimiko kaltegarririk (ongarritzeko gai petrokimikoak, adibidez). Humus edota arroka hautsa bezalako ongarri ekologikoak erabiltzen dira, eta labore-txandaketaren bidez handitzen da lurraren emankortasuna.
Kotoi arrunta: munduan kontsumitzen diren pestiziden %10 baino gehiago eta intsektiziden %25 baino gehiago kotoi arruntaren laborantzarako erabiltzen dira. Produktu kaltegarri horiek guztiak ez dira laborantzaren prozesuan zehar kentzen.
Intsektuak (erleak eta marigorringoak, besteak beste) erabiltzen dira izurrien kontrolerako .
Kotoi arrunta: Askotan hegazkinak erabiltzen dituzte lurrak pestizidaz bezalako substantzia kimikoez ihinztatzeko; hartara, langileek, hurbil bizi diren pertsonek eta basa-bizitzak ondorio kaltegarriak pairatzen dituzte.
Ura kontserbatzen du eta euritik lortutako ura ere modu eraginkorragoan erabiltzen du.
Kotoi arrunta: Ureztatze handia behar du eta ur xahutzea, beraz, oso handia da.
Ekoizleen lan-baldintzak erabat errespetatzen dira.
Kotoi arrunta: kotoi arruntaren plantazioak Baliabide gutxi dituzten herrialdeetan egon ohi dira eta, gehienetan, lan esplotazioa ematen da, bai helduekin zein haurrekin.
Hosto-galtze naturala. Hostokatzea batez ere haizearen eta uraren erabileraren ondorioz gertatzen da.
Kotoi arrunta: Hostokatze prozesuan ere produktu kimiko kaltegarriak erabiltzen dira.
Modu naturalean landatu eta erabili denez, bere leuntasuna mantentzen du. Larruazalak hobeto transpiratzen du. Hipoalergenikoa da: alergiak eta dermatitisa prebenitzen ditu, eta larruazala babesten du kanpo agenteen eragin kaltegarrietatik.
Kotoi arrunta: Prozesuan zehar substantzia kaltegarriak erabiltzearen ondorioz, ehunak leuntasuna galdu egiten du. Metal toxiko guztiak eta gainerako substantziak ere larruazalera pasatzen dira eta hainbat kalte ekar ditzakete: narritadura, dermatitis, alergiak, sentikortasun kimiko anizkunaren sindromea…